Depresioa
Depresioak sintoma ugari ditu eta sarritan aldiberekoak eta berdintsuak diren zergati askoren ondorio izan daiteke. Hala ere espezialistek guztietan agertzen diren arazo batzuk azpimarratzen dituzte.
| Eragindako faktoreak | Arazo-mota |
| Gogo-aldaketa | Tristura eta suminkortasuna.Aktibitate guztiak ala ia guztiak egiteko interesa edo plazera galtzea.Heriotzarekin zerikusia duten ideiak izatea. |
| Gosea eta loa | Dieta, anorexia edo bulimiarekin zerikusirik gabeko arazoak eta gosea eta pisua galtzea.Loezina edo lo-ordu gehiegi egitea.Loarekin berreskura ezina den nekea. |
| Nerbio-sistema | Erreakzioen aztoramena edo makaltasuna.Kontzentratzeko eta lan egiteko ahalmena galtzea, edo zalantza. |
Eragozpen horiek iraunkorrak izan eta asteetan iraun behar dute depresioaz ari garela esateko. Sarritan guztiok ditugu tristura uneak, sintoma hauetakoren batek lagunduta joan daitezkeenak, hau da, "depre" egotea esaten dioguna. Horrek, ordea, ez du esan nahi depresio bat jasaten hasi garenik.
Jatorriaren araberako bi depresio daude: exogenoak eta endogenoak.
Nola konponduko ditugu arazo horiek? Egin beharreko lehengo gauza espezialista, psikiatra edo psikologoarengana jotzea da. Beste irtenbide bat ere badago, eta hori, bizitzarekiko ahalik eta jarrera positiboena izatea da.
Depresio exogenoak eta endogenoak
Depresio exogenoak kanpoko egoera larri baten ondorioz agertzen dira, esate baterako senide, lagun edo maitearen heriotza, istripua edo bikotearen banaketa. Endogenoak kanpoko zergati argirik ez dutenak dira. Bere jatorria nerbio-sistemaren neurotransistoreetan gerta daitezkeen gorabeheretan egon bide da.
