Bihotzeko gaixotasunak (2)
Kolesterola lipido-mota bat da (gantz-mota bat) eta bere zeregina arteria eta zainei, erresistentzia eta malgutasunarekin batera, beharrezko sendotasuna ematea da.
Baina gantz-kopuru ugariak dituzten elikagai asko kontsumitzen baldin badira, horren ondorioz odolean izan ohi den gehiegizko kolesterol horrek eraginda, odol-basoek galdu egiten dute malgutasuna, eta horiek haustea ere gerta daiteke. Toki jakinetan pilatzen denean, odolbilduak gertatzen dira, odol-zirkulazioa murrizten dutenak eta are guztiz buxatu dezaketenak, arazo koronario larriak sorraraziz.
Gaur egun, asko goresten da mediterranear dietaren onuragarritasuna; dieta honetan animalia-jatorrizko gantzak (urdaia eta gurina) baino gehiago dira landare-jatorrizko gantzak (oliba-koipea eta landare-jatorrizko beste hainbat koipe).
Egia da landare- eta arrain-jatorrizko gantzak animalia-jatorrizkoak baino onuragarriagoak direla, baina gehiegi hartzeak (mugimendu gutxiko bizimodua eramatearekin batera), kolesterol-maila altua eta gizentasuna ekar ditzake. Beraz, pertsona helduek bereziki kolesterol-maila kontrolatu beharrean daude, jatorriari begiratu gabe.