OHITURA OSASUNGARRIAK

Bulimia

Bulimia anorexiari estuki lotuta dago eta elkarrekin maiz agertzen dira. Epe laburretan janari ugari bat-batean jateko nahia izango litzateke. Hasieran tristura orekatzeko une zehatzetan gertatu ohi da, baina desagertu baino, uneak errepikatu egin ohi dira, eta ondorioz sabelaldiak areagotu egiten dira.

Pertsonak pisua zaindu nahi badu, bere buruari botaka egitea eragingo dio, baita laxanteak erabiliko ere, horiek gaixotasun honen ezaugarri baitira. Gaixoak pisua galdu eta irabaziko du jarraian, eta horrek, bere osasunean eragina izango du. Hala ere, anorexian ez bezala, ez du bere bizitza arriskuan jarriko.

Bulimia duen pertsona ezkutuan edo disimuluan aritzen da maiz eta horrek bere burua mespretxatzea dakar, baita ondoeza sentitzea ere, sabeleko minak, logura izatea eta esan bezala, norberak bere burua botaka egitera behartzea ere bai.

Edonola ere, hobe da jakinaren gainean egotea, faktore hauen tratamendua luzea eta neketsua baita eta depresioak ekartzen baititu.

Dieta orekatua

Elikadura-arazoak aurreikusteko modurik onena dieta orekatua eramatea da. Argaltzeko dietarik jarraitu nahi izanez gero, hobe da endokrinoarengana jotzea.

Argaltzeko helburuz egiten dugun dietak ez dauka zerikusirik anorexia eta bulimiarekin, baina bestelako faktoreak tartean egonik, horiek ere ager daitezke. Argaltze prozesuak jarraitua izan behar du, organismoa egoera berrira egokitu dadin. Pisu galera bat-batekoa bada, berehala bereganatuko ditugu galdutako kiloak.