OHITURA OSASUNGARRIAK

Drogak, zergatik?

Drogen kontsumoa, ezaugarri sozial eta pertsonal desberdinen ondorioz agertzen da.

  • Pertsonaren ingurunearekin loturiko faktoreak: ingurukoekin (familia, lantokia, lagun-taldea,...) harremanak izaten ditugun esparru desberdinetan substantziak kontsumitzera bultzatzen gaituzten gizarte-eraginak lirateke, baita gizarte jakin batek dituen jokabideak ere.
  • Pertsonarekin loturiko faktoreak: aipatzekoak dira eboluzio-faktoreak, nortasunaren ezaugarriak, osasunaren eta droga-kontsumoaren alorrean ditugun jokaerak eta kontsumitzen hasteko norberaren motibazioak.

Informazio-kanpainak ezinbestekoak dira drogaren aurka.

Kontsumoa hasi ondoren, komeni da bereiztea zer den substantzia bat neurriz hartzea eta zer den neurriz gain hartzea. Ondorio medikorik, sozialik eta familiarrik gertatu gabe substantzia bat kontsumitzea litzateke neurriz hartzea, eta aldiz, kopuruagatik edo helburuagatik pertsonaren osasun fisiko eta mentalari eta gizarte-ongizateari kaltea ekartzen dion erabilera desegokia izango litzateke neurriz gain hartzea.

Mendekotasuna, berriz, droga kontsumitzen jarraitzeko gogoa litzateke. Pertsona batek bere buruari premia hori sortu eta kontsumitzen ez badu, abstinentzia-sindrome deituriko sintoma desatseginak izan ohi ditu.