Menpekotasuna: lehenengo seinaleak
- LINK: Kanpo loturak (2)
Drogak hartzen dituzten pertsona gehienek kontsumo horrekin erlazionatutako arazoak ukatu edo gutxitzeko joera izaten dute.
Lehenengo arazoa, pertsonak ondo sentitzeko edo bere eginbeharrak burutzeko sustantzia hartu behar duenean sortzen da (menpekotasuna).
Drogen kontsumoarekin pertsonen jokaera aldatu egin ohi da. Nerabeen kasuan, ordea, pasatzen ari diren etapari dagozkion aldaketekin nahas daitezke. Honek ez du esan nahi nerabeek arazo bat daukaten guztietan drogak erabiliko dituztenik horri aurre egiteko, baina kontuan hartu behar da irteera posible bat dela. Gainera, ez dugu ahaztu behar drogak kontsumitzea harremanetarako tresna edo taldekide sentitzeko modu bat dela.
Arrisku-jokaerak azaltzen dituzten adierazgarriak:- Eskola/lanaren errendimendua gutxitzea.
- Nortasunaren aldaketak.
- Erasorako jarrerak erakustea.
- Seinale fisikoak izatea (biharamuna, betseinak handituak, begi gorrixkak).
- Erasorako jarrerak erakustea.
- Seinale fisikoak izatea (biharamuna, betseinak handituak, begi gorrixkak).
