Zer egiten dute medikamentuek
- LINK: Kanpo loturak (1)
Botikak, hartu ondoren, hainbat eratako eginkizuna izan dezake: ordezkapenezkoa (organismoan falta den substantzia bat ordezkatuz), gehiketazkoa (urrituta dauden substantzia nutritiboak gehituz), organismo inbaditzaile baten gainean jardutekoa (mikroorganismo baten ekintza blokeatuz edo hura suntsituz) edo zelulen metabolismoan jardutekoa (zelulen funtzioen agonistak edo antagonistak diren botikak).
Botikak hainbat bidetatik har daitezke:
- Ahotik: Botika digestio-sistemara doa: esofagoa, urdaila eta hestea, eta bertatik odolera igaro, eta odolak printzipio aktiboa garraiatu eta banatu egingo du, bere eginkizuna bete ahal izan dezan.
- Zainetatik. Xiringa.
- Azal bidez. Larruazala bera
- Mukosak: sudurreko, uzkiko eta baginako mukosa, baita belarriak eta begiak.
Homeopatia
Sendatzeko sistema jakin baten arabera substantzia baten dosi minimoak aplikatzen dira; kopuru handiagoetan izango lukeen eragina, hain justu, gainditu nahi den hori bera izango litzateke. Sendabide hau homeopatia da.
