OHITURA OSASUNGARRIAK

Medikamentuen erabilera

Medikamentu bat erabiltzen denean, kontuan izan behar dugu dosi egokiak hartzea. Ez dugu ahaztu behar, badirela kontsumitu ditzakegun beste substantzia batzuk eta irentsitako botikarekin erreakzionatuz, bere eragina gehiagotu ala gutxiagotu egin dezaketela, alkoholaren kasuan esaterako.

Medikamentuaren erabilerak bat etorri behar du gomendaturiko dosiarekin edo agindutakoarekin, horiek eraginkorrak izateko frogatuta baitaude. Gehiago kontsumitzeak, gaindosia eragin dezakete, eta gutxiago kontsumitzeak eragin txikiegia sor dezake.

Gibelaren funtzioak

Gibeleko funtzioen artean, molekula toxikoak odoletik erraz kanpora daitezkeen deribatu bilakatzearena dago. Bioeraldaketaren bitartez, toxiko potentzialek oinarrizko organoei kalte egitea ekiditen da.