Medikamentuen arteko elkarreragina
- LINK: Kanpo loturak (1)
Botikek beren artean nahiz beste substantzia batzuekin elkarreragina izan dezakete. Gibela, prozesu elkarreragile honetan inplikaturiko organo nagusia da, eta entzima hepatikoen jarduerak bizkortzea edo atzeratzea eragiten du.
Honek, odolean aurkitzen diren eta entzima berdinek prozesatzen dituzten beste medikamentuetan aldaketa handiak eragin dezake.
Medikamentuen arteko nahiz elikagai eta botiken arteko elkarreragina izatea, medikuaren eginkizunaren arrazoi garrantzitsuenetariko bat da, botika bat ala bestea gomendatzeko garaian. Horregatik garrantzitsuak iruditzen zaizkigun datuak eman beharko ditugu batez ere albo-ondorioak leuntzeko.
Automedikazioa
Auto-medikazioak konnotazio ezkorrak berekin dituen arren, OMEn (Osasunerako Mundu Erakundea) ustez, populazioaren zati handi batentzat -sendagileak barne-, auto-medikazio arduratsua osasun-prebentziorako formula baliagarria izan daiteke herrialde garatuetan.
