OHITURA OSASUNGARRIAK

Auto-medikaziotik auto-preskripziora

Auto-medikazioaz ari garenean, gaixoak sintoma arin edo grabeak ez direnen aurrean zein botika hartu erabakitzen duen ekintzari buruz ari gara.

Auto-medikazio arduratsua, nagusiki medikamentu eskuragarrien erabilerari buruz ari da (ez da medikuaren errezetarik behar) eta medikuaren adierazpen edo ikuskaritzarik gabe botikak nork bere kasa hartzea edo diskriminaziorik gabe erabiltzearen aurkakoa litzateke.

Auto-preskripzioa deitzen zaio, gaixoak berak zein botika komeni zaion erabakitzeari, medikuak nolabait alde batera utziz. Horrek, gaixotasuna tapatzea ekar dezake, aurkako eraginak agertzea, gaixotasuna luzatzea edo okertzea, erabilitako medikamentuak erabiltzeko joera izatea edo erresistentzia agertzea, kutsadura gehitzea eta drogazaletasuna gehiagotzea.

Nor bere kasa medikatzeak, eskuarki erabilitako medikamentuekiko mendekotasun psikiko edo fisikoa dakar, arimaren egoeran aldaketak eragiteko asmoz. Nor bera kasa medikatzea baldintzatu eta hobesten duten faktoreak hauek dira:

  • Medikuarengana jotzeko aukera eskasa.
  • Erabiltzaileen aisialdi murritza.
  • Medikuaren errezeta eskatzen duten botikak ematerakoan, farmaziek azaltzen duten gehiegizko arduragabekeria.