Antibiotikoak
Antibiotikoa (grezierako anti, 'kontra', eta bios, 'bizitza') Organismo kutsatzaileen hazkundea ezabatu edo eragozteko erabiltzen den edozein konposaketa kimiko da. Antibiotikoek aukerazko toxikotasuna daukate, hau da, bere ekintza toxikoa handiagoa da organismo erasotzaileentzat egoitza ematen dietenentzat baino.

Antibiotiko ezagunenen artean, gaixotasun kutsakor anitzen tratamenduan (adibidez, sifilia, gonokozia, tetanos edo eskarlatina) erabilitako penizilina aipa liteke. Estreptomizina, tuberkulosiaren tratamenduan eta Bihotzaren gaizkoaduraren prebentziorako erabiltzen den beste antibiotiko bat da.
Antibiotiko ugari, medikuaren errezetarik gabe erabiltzen dira auto-medikazio prozesuetan eta gehienetan, ez dira behar bezalako baldintzetan hartzen. Hau da, ez behar bezalako dosietan, ezta behar adina denboran ere. Horrek, etorkizunean, botikaren eraginkortasuna galtzea dakar.
