OHITURA OSASUNGARRIAK

Analgesikoak

Analgesikoak, kontzientzia galdu gabe mina baretzen duten medikamentuak dira. Opioaren deribatuetatik (morfina edo kodeina), opiazeoak ez direnetaraino (aspirina, parazetamola eta ibuprofenoa) sartzen dira horien barruan. Analgesiko opiazeoak nerbio-sistema zentralaren mailan aritzen dira eta kontuz nahiz gomendaturiko dosietan erabili behar dira, adizio-botere handia baitaukate.

Analgesikoen erabilera ugaria da adin-talde guztietan. Bere salmenta, azken urteetan %25 gehitu da.

Diskriminaziorik gabeko analgesikoen erabilerarekin loturiko arrisku larriak existitzen dira osasunarentzat, adibidez, zirrikituko nefritisa, digestiozko hemorragia-arazoak, erreakzio alergikoak, etab.

Opioa

Opio-belarra, opioa ematen duen landarea da. Opioa, lore-hostoak eroritakoan landaretik lortzen den kapsula berdetik ateratzen da. Latex esnetsua atera eta gogortzen uzten duten ebakidura luzeak egiten dira zirkunferentzian zehar. Opioa goma likatsu eran atera ondoren, heroina, morfina eta kodeinaren eratorrietan findu daiteke. Guztiek narkotikoekiko mendekotasuna sortzen dute. Opioa, lasaigarri eta analgesiko gisa asko erabiltzen da.