Gaixoaren heziketa
- TEST: Egia edo gezurra?
Osasun-eredu berriek, gaixoek bere sendatze prozesuan parte-hartze aktibo eta arduratsua bultzatzen dute. Botikak erabiltzeko hezi eta prestatu egin nahi da.
Bere gaixotasuna eta jokatzeko moduari buruz ongi informatuta dauden gaixoak sendaketan modu eraginkorragoan inplikatzeko joera dute, hala nola bere medikuek esandakoa era zorrotzagoan jarraitzeko ere. Bestalde, auto-medikaziora jotzen dutenean, era arduratsuan egiten dute, informazio gehiagoren jabe baitira.
Auto-medikazioak, osasunarentzako arazo larriak ekar ditzake; hala ere, era arduratsuan egiten bada, OMEk ere ondorengo eraginak izan ditzakeela dio:- Osasun-arazoak baretzea edo konpontzea, era autonomoan eta medikuen lan profesionala osatuz.
- Osasuna zaintzen duten autonomia eta ardura handitzen da.
- Auto-medikazioa, nork bere gain hartu behar duen errealitatea da. Informazioak eta osasun-heziketak, era arduratsu eta positiboan egiten lagun dezakete.
