«« Itzuli
Intelek Wifi sare bat sortu du baserri-giroak Interneterako konexioa izan dezan

2008/04/08
Ezinezkoa litzateke baserri-giroan Wifi sare erraldoi bat eratzea, honek sarerik gabeko konexio mugatua eskaintzen baitu. Horregatik, WiMax zerbitzua litzateke aproposena, banda-zabalera hobearekin eta ahalmen handiagoarekin.
Intelek (Wimaxaren sortzailea), ordea, ez du Wifi sarearekin amore ematen. Orain baserri-giroetan eskaini nahi dute. 96,5 kilometroko ahalmena du eta 6,5 megabiteko abiadura.
Guztiz beharrezkoak ez diren datuak ezabatzen dituen softwarea eratu dute, eta honi esker emaitzak hobezinak dira.
Konpainiaren buruek nahiko merkea dela eta elektrizitate gutxi erabiltzen dela azaldu zuten.
RCPa prozesatzaile, irrati, software berezi eta antena batez osatuta dago, eta urruti dauden zonaldeak konektatzeko modu hobezina dela aurreratu dute Intelekoek. Wimaxak bezala, bideokonferentziak eta segurtasun bilatzaileak burutzea ahalbidetuko luke, modu errazean.
Urte amaieran, konpainiak gailua saltzen hasiko da, hasieran Indiari, 500 dolarreko salneurrian.
