TEKNOLOGIA BERRIAK

«« Itzuli

Youtuberen bideoak telebisten webguneenak halako bi ikusten dira

Youtuberen bideoak telebisten webguneenak halako bi ikusten dira

2008/04/14

Bideoak audientzien errege dira Interneten eta, nola bestela, bideoen erregeak, Youtube plataformak, aise gainditzen ditu gainerako webguneak. Hala, Youtuben bideoak ikusten dituzten internauten kopurua Antena 3, Telecinco, Cuatro eta La Sexta telebista kateen erabiltzaileen halako bi da ia, The Cocktayl Analysis erakundeak egindako "Televidente 2.0" ikerketaren arabera.

Bigarren urtez jarraian, Interneten eta sakelakoaren bidez ikusten den telebista neurtzen du ikerketak, 18-55 urte arteko 3.015 internautari egindako galdeketa oinarri hartuta.

Inkestaren arabera, internetzaleen %35ek astean behin jotzen dute Youtubera eta %64 hilabetean behin sartzen da. Eduki ikusienak umorea, musika edota lagunek edo ezagunek igotako bideoak dira.

Telebista sakelakoan

Sakelako telefonoan telebistako edukiak ikusi ahal izatearen inguruan, inkesta egin dutenen arteko %45ek teknologia berri hori erabili ahal izateko interesa dute.

Dena dela, %9a baino ez dago prest horren truke ordaintzeko, eta %8,4rentzat bide horretatik eskuragarri dauden edukiak interesgarriak dira.