TEKNOLOGIA BERRIAK

«« Itzuli

II. Gipuzkoa Encounterrek 600 pertsona baino gehiago bilduko ditu Tolosan

II. Gipuzkoa Encounterrek 600 pertsona baino gehiago bilduko ditu Tolosan

2008/04/21

Bigarren urtez, Gipuzkoako topaketa informatikoak Tolosan izango dira, 600 pertsona eta 400 ordenagailu bilduko ditu, eta diseinu grafikoa, musika elektronikoa eta bideojokoak izango dute hizpide.

Partya apirilaren 25etik 27ra izango da Tolosako Usabal polikiroldegian. Bertaratzen direnek segunduko gigabyte bateko konexioa izango dute. Bestak beste, honako lehiaketak izango dira: Musika elektronikoa, animazio multimedia, 2D eta 3Dtako arte digitala.

Jaialdiaren esparrua irekita egongo da eguneko 24 orduetan. Hiru pantaila erraldoi izango dira eta partaideen zein beste lehiaketetako lanak aurkeztuko dira. Kanpatzeko zonalde bat ere izango da, eta nahi dutenek, polikiroldegiaren instalazioak (SPA, igerileku estalia, etab) erabili ahal izango dituzte.

Nobedade bezala, Gipuzkoa Encounterreko antolatzaileek Lleida Lan Party delakoarekin bat egin dute, egun berdinetan burutzen dena. Horrela, bien sareek bat egingo dute, 400 kilometrotako distantzia salbatuz. Guztira 2.000 partaide izango dira, eta Counterstrike lehiaketa izango da, edo gymkhana informatikoa, bi jaietako partaideetako taldeekin.

Jokin Bildarratz Tolosako alkateak eta Angel Ros Lleidakoak aldi berean emango diete hasiera bi jaiei bideo konferentzia sistema bati esker.