«« Itzuli
Autoak gidaririk gabe ibili ahalko dira eskaner laser bati esker

2008/04/28
Sarritan ikusi ditugu Time Cop edo Minority Report moduko film futuristetan autoak gidaririk gabe. Kit mitikoa ere, gizakiaren laguntzarik gabe ibiltzen zen.
Horixe egiten du Berlineko Izpirituak. Laser sentsorez osatutako autoak irakurketa tridimentsionala egiteko gaitasuna dauka; eta dagoeneko goi-mailako hainbat autok erabiltzen duten aparkatzeko laguntzarako sistema bera erabiliko luke.
Hala ere, zaila izango da autoek arrakasta izatea duten salneurri altua dela eta; eskanerrak 17.800 euro balio du. Autoa Franhofer Institute for Intelligent Analysis and Information Systemsek (IAIS) eta Berlineko Freie Universitätek garatu dute eta DARPA Urban Challengen aurkeztu dute gidaririk gabe eta kontrol urruneko autoen erakusketan.
Hartmut Surmann proiektuko arduradunak esan duenez, "edozer bere bidean jarri ezkero, oinezko bat esaterako, laserra islatu egiten da eta eskanerrak seinalea jasotzen du".
(Argazkia: auto-presse.de)
