«« Itzuli
Berrikuntzari buruzko Internet bidezko lehenengo telebista aurkeztu dute

2008/05/05
Berrikuntzari eskainitako Internet bidezko lehenengo telebista katea aurkeztu berri dute. Bere izena TV Innova da. euskadinnova.net webgunean dago eskuragarri eta berrikuntzaren bat aurkeztu duten enpresa ertain zein txikientzat lagungarri izan nahi du.
Telebista berria kanal ezberdinetan dago sailkatua, haien artean, enpresek beraien lorpenak erakustea xede duena. Nabarmendutako erreportajeen artean, adibidez, Izarzu-Gaza harategiko arduradunaren esperientzia dago. Guztiz berritu dute harategia.
Internet bidezko salmenta-sistema jarri dute eta vending makina bat dendaren kanpoaldean, haragikiak eguneko 24 orduetan eskuragarri izateko. Berrikuntzari esker, diotenez.
TV Innovak heziketarako tartea gordetzen du, eta nola ez, baita umorearentzat ere. Wazemank edo Vaya Semanita saioetako sketchak ikusi daitezke.