«« Itzuli
Microsoftek Facebook eros lezake

2008/05/12
Microsoft multinazional estatubatuarreko bozeramaileek sare sozialetan berezitutako Facebook atariarekin kontaktatu dute, konpainia erosteko aukeraren inguruan jarduteko. Horrela azaltzen du All Things Digital webguneak, Dow Jones taldearen baitakoa, eta konpainiatik hurbil dauden iturriak aipatzen ditu.
Zentzu horretan, The Wall Street Journal egunkariak azaldu duenez, ez da bi konpainien arteko elkarrizketa aktiborik egon.
Redmoneko erraldoiaren balizko interesa Bill Gatesek Tokion esandakoaren harira dator: Microsoftek Yahoo! erosteko eskaintza bertan behera utzi zuen bere "bide independientea"rekin jarraitzeko, eta bazkide berrien bermea izango lukete, operazio estrategikoen bitartez.
Microsoftek Facebooken %1,6a erosi zuen, 240 milioi dolarren (156 milioi euro) truke, eta konpainiaren prezioa 15.000 milioi dolarrekoa (9.749 milioi eurokoa) litzateke.
