«« Itzuli
Black Berryren sakelako berria salgai, iPhoneri aurre egiteko

2008/05/15
Research In Motion (RIM) kanadar enpresa taldeak BlackBerry Bold salgai jarriko duela jakinarazi du, Black Berry ezagunaren modelo berria. Udarako eskuragarri izango den irteera-eskaintza berri honekin, RIMek Appleren iPhoneri aurre egin nahi dio.
Sakelakoa kolore beltzean egongo da eskuragarri eta HSDPA sareekin bateragarri izango den lehenengo telefonoa izango da. Horrez gain, Interneten Wi-Firen bidez konektatzeko, GPSa eta USB 2.0 konexioa erabiltzeko aukerak emango ditu.
Bestalde, telefonoz hitz egiten den bitartean BlackBerry Boldak posta elektronikoak bidali eta erantzun ahal izango ditu, Interneten nabigatu eta Word, Excel edota Powepoint programekin lanean aritu.
Mike Lazaridis RIMeko presidentea eta zuzendarikideak azaldu duenez, "Black Berry berria negozioetarako telefono azkarren urrats handiaren irudia da eta abiadura handitik, potentziatik eta askotariko eginkizunetatik hartzen du izena".
(Argazkia: www.blackberry.com)
