«« Itzuli
Microsoftek Windows XPa saltzeari utziko dio

2008/06/30
Microsoftek ez du Windows XPa gehiago salduko astelehen honetatik aurrera, hilak 30. Neurriak ordenagailuak sortzen dituzten fabrikatzaileengan izango du eragina, nahiz eta erabiltzaileek esan ez dutela erabili nahi ondorengo sistema, Vista.
Dell edota Hewlett-Packard bezalako fabrikatzaileek XParekin dituzten ordenagailuak saltzen dituzten momentutik aurrera, aurreko sistema gabe bizitzen ez dakiten erabiltzaileek Vista Ultimate edo Vista Business sistemak erosi behar izango dituzte eta gero XP sistemara "legalki" bihurtu. Microsoftek denda txikiei bai utziko die XPa erosten, datorren urtarrilera arte saldu dezaten.
XParen bertsio bat Asus Eee PC bezalako makina merkeentzat eskuragarri izango da. Erabiltzaile talde batek Interneteko InfoWorld webgunean zegoen "XPa salbatu" eskaera babestu du. Bertan, XPa saltzen jarrai dezala eskatzen diote Microsofti, Windows 7 hurrengo sistema eragilea salgai egon arte.
Software fabrikatzaileak esan duenez, sistema berria 2009rako salgai egongo da, baina ez du datu zehatzik eman. Joan den astean, Microsoftek esan zuen Windows XParen laguntza teknikoa 2014ra arte luzatuko duela (orain dela sei urte jarri zuten salgai), 2009ra arte egon beharrean, hasiera batean pentsatuta zegoen bezala.
