«« Itzuli
Sevillako Unibertsitateko ikasle berri guztiei matrikula egitearekin batera, eskuko ordenagailu bat emango diete

2008/07/01
Sevillako Unibertsitateak Lehen Zikloa matrikula egiten duten ikasle berri guztiei eskuko ordenagailu bat emango die hurrengo ikasturtetik aurrera.
Ordenagailua eskatzeko baldintzak karrera ikasten hasteko matrikula ordainduta izatea eta 100 euroko fidantza ordaintzea izango dira.
Hau da Sevillako Unibertsitateak egiten duen ildo honetako lehen ekimena. Hala ere, orain arte eman izan dituzte ordenagailuak baina bakarrik Batxilergo edo Selektibitatean emaitzarik onenak atera dituzten ikasleei.
Ikasleak eskuko ordenagailua jaso dezan eman beharreko lehen urratsa, dagoeneko zabalik dagoen epean aldez aurreko inskripzioa egitea da.Titulazioan onartuta dauden ikasleen zerrenda argitaratu ondoren, matrikulazio epea hasten da eta une horretan bertan ikasleak eskuko ordenagailua eskuratzeko aplikazio batean sartu ezkero, itxarotea baino ez du izango ordenagailua etxera eroan ahal izateko.
Ordenagailua punta-puntakoa izango da eta motxila eta sagu optikoa ere izango ditu. Horrez gain, sistemak arazoren bat sortu ezkero, ekipoa berreskuratzeko DVD bat ere izango da.
