«« Itzuli
Alemaniako enpresa batek gaztelera-euskara itzultzaile bat garatuko du

2008/07/28
Lucy Software enpresa alemanak sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin gaztelera-euskara itzultzaile bat 15 hilabetetan garatzeko proiektuaren akordioa. Donostian eskaini duen prentsaurrekoan Patxi Baztarrikak azaldu du kontratu honek 395.000 euroko aurrekontua izango duela.
Enpresa alemaniarrak Translendium filiala dauka Katalunian eta bertan garatuko dute itzultzailea Emergiatech, UZEI eta Gizerbitek enpresekin elkarlanean.
Itzultzailea sarearen bidez erabili ahalko da eta, sailburuordeak azaldu duenez, testu laburrak gazteleratik euskarara itzultzeko, webguneetako edukiak itzultzeko eta testu luzeagoak itzultzeko zerbitzua eskainiko du. Azken hauek Eusko Jaurlaritzako adituek batek gainbegiratuko dituzte.
Gainera, ohartarazi du teknologia berrietatik at geratzen doazen hizkuntza guztiak ?desagertzera kondenatuta? daudela.
Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzako Politikarako Sailburuordetzak azaldu du azken hiru urteotan 5.300.000 euroko inbertsioa egin duela teknologia berrietan euskara garatu dadin.
