TEKNOLOGIA BERRIAK

«« Itzuli

Ateak eskuko zainak irakurrita irekitzen dituen sistema bat garatu dute EAEn

Ateak eskuko zainak irakurrita irekitzen dituen sistema bat garatu dute EAEn

2008/08/11

GAIA Euskal Autonomia Erkidegoko Elektronika eta Informazio Teknologien Industrien Elkarteak, Deustuko Unibertsitateak eta Bizgorre enpresak bat egin dute, esku-azpiak irakurriz ateak irekitzen dituen sistema bat garatzeko. Minusbaliatuei zuzenduta dago eta 2010ean merkaturatuko dute.

'Biogiltz-Giltza Biometrikoa' deritzon proiektuak irrati-frekuentzia sistema baten bidez ezagutzen du erabiltzailea. Eskua sentsore biometriko batean jarriz egiaztatzen du bere nortasuna, ireki nahi duen atean bertan kokatuko litzateke eta erabiltzailearen esku-azpietako zainen irudia atzemango luke. Miaketa positiboa bada, atea irekitzen da.

Sarbide egiaztapen sistema honek teknologia berri asko erabiltzen ditu, sintetizazioa edo ahots azterketa, besteak beste. Gainera, erabiltzaileak ez du sentsore biometrikoa ukitu beharrik, dentsitate altuko tokitan instalatu daitekeelarik. Hortaz, ez ditu gaixotasunak hedatzen.

Deustuko Unibertsitateko eVIDA-PAS inbestigazio taldeak probatu du eta azken ukituekin dabiltza.

Segurtasun handiko guneetako sarbidea kontrolatzeko erabili nahi dute sistema eta baita betiko giltzak erabiltzeko arazoak dituztenei zuzendu ere.

Biogiltzen helburuetako bat minusbaliatutako pertsonen eta horiek zaintzen dituztenen bizi-kalitatea hobetzea da, beraien bizitzetatik giltzak kenduz, izan ere, muga arkitektoniko garrantzitsua baita honakoa.