TEKNOLOGIA BERRIAK

«« Itzuli

Gauzak ikusezin bihurtzea lortu dute AEBetako zientzialariek

Gauzak ikusezin bihurtzea lortu dute AEBetako zientzialariek

2008/08/12

AEBetako zientzialariek gauzak ikusezin bihurtzea lortzeko material bat garatu dute Pentagonoaren finantziazioarekin. Argiak objektu tridimentsionalak saihestea eragiten du materialak, Nature aldizkariak jakitera eman duenez.

Berkeleyko Unibertsitateko eta Lawrence Berkeley Laboratoryko (Kalifornia) zientzialariek sortutako materiala ez da modu naturalean lortzen, baizik eta nanoingenieritzari esker.

Metamaterialak artifizialki garatutako egiturak dira eta argiaren errefrakzio-indize negatiboa dute, material naturalek ez bezala.

Jason Valentine, Xian Zhang eta unibertsitateko gainerako zientzialariek geruza askoko sare formako egitura sortu dute eta ezaugarri hori du. Ondorioz, objektuak ez du argirik hartzen ezta islatzen ere, ikusezina bihurtzen da.

AEBetako Defentsa Idazkaritzak finantzatu du ikerketa eta materialaren erabilera militarra egin dezake. Egunen batean hegazkinak eta tankeak ezkutatzera hel daitezke.

(Argazkia: http://xlab.me.berkeley.edu/index.html)