TEKNOLOGIA BERRIAK

«« Itzuli

Finis Terrae, markak hausten dituen ordenagailua

Finis Terrae, markak hausten dituen ordenagailua

2008/08/18

Vigoko eta Extremadurako Unibertsitateetako ikertzaileek eta Galiziako Superkonputazioko Zentroko (CESGA) teknikariek mundu mailako marka bat hautsi dute, Finis Terrae superordenagailuaren bidez 150 milioi ezezaguneko buruketa elektromagnetiko bat ebatzita.

Lorpen horrekin, unibertsitateen arteko taldeak mundu mailako aurreko marka hautsi du. Turkiar talde batek zuen marka hori, 85 milioi ezezagunekin, baina Galiziakoen eta Extremadurakoen taldeak erronkarekin aurrera jarraitzen du, datorren neguan 250 milioira helduko direlakoan baitaude, CEGSAk informatu duenez.

Erabilitako aplikazioa HEMCUVE++ izan da. Talde ikertzailearen etengabeko garapeneko prozesu baten emaitza da, eta Navantiak finantzatutako proiektu baten barnean dago.

Galiziar zentroak komunikatu batean azaldu duenez, simulazio horri ekiteko superordenagailuak dituen 142 nodoen artean 64 bakarrik erabili dituzte. 1.024 prozesu nukleoren eta 5,4 Terabyte RAM memoriaren baliokide da hori.

(Argazkia: www.unex.es)