«« Itzuli
Arratoi-ziborg bat sortu dute Readingeko Unibertsitatean

2008/08/18
Arratoi baten neuronetatik hasita egindako garun biologiko bati esker, Readingeko Unibertsitateko zientzialariek oroimenak nola funtzionatzen duen eta Alzheimerraren eta Parkinsonaren gisako gaixotasunen aurka borrokatzen hobeto jakin ahal izango dute.
Unibertsitateak komunikatu batean iragarri duenez, Diziplina anitzeko talde batek garatu duen robot horrek mugitzeko eta oztopoak ekiditeko gaitasuna dauka aipatutako garunak ematen dizkion aginduen bidez, gizakien eta ordenagailuen laguntzarik gabe.
300.000 neuronak osatutako garun horren nerbio-konglomeratua arratoi umeki baten neurona-azaletik atera, eta, ondoren, neuronen arteko loturak banatzeko tratatu dute.
Zelulek igorritako seinaleak hartzen dituen 50 elektrodo inguruk osatutako disko batean jarri dituzte neuronak, robotaren mugimenduak zuzentzeko.
Robota gauza batera hurbiltzen den bakoitzean, elektrodoek igorritako seinale batzuk garunera doaz eta neuronak estimulatzen dituzte. Neuronek ezkerretara edo eskuinetara jotzeko agindua ematen dute oztopoa ekiditeko.
(Argazkia: www.rdg.ac.uk)
