TEKNOLOGIA BERRIAK

«« Itzuli

Zernola zientzia eta teknologiaren olinpiada abian da

Zernola zientzia eta teknologiaren olinpiada abian da

2008/10/08

Elhuyar Fundazioak VII. Zernola Olinpiada jarri du martxan www.zernola.net atariaren bitartez. Zientziaren eta teknologiaren inguruko olinpiada da, eta Euskal Herriko DBHko 1. eta 2. mailako ikasgelei dago zuzendua.

Urria eta apirila bitartean, parte hartzen duten ikasgelek zientziaren eta teknologiaren inguruko bost proba gainditu beharko dituzte.

Gela bakoitzak blog bat izango du, eta blogean bertan zintzilikatu beharko dituzte proben ebazpenak. Proba hoberena egin duen ikasgelak sari bat jasoko du gelako ikasle guztientzat, eta olinpiadaren amaieran puntu gehien dituzten bi ikasgelek bi eguneko txangoa irabaziko dute.

Hirugarren postuan sailkatzen den ikasgelak egun-pasako txangoa bereganatuko du. Gainera, olinpiadaren amaieran, olinpiadako proba guztiak aurkeztu dituzten ikasgelek beste bi zozketatan parte hartuko dute. Horren bidez, olinpiada amaitzea ere saritu nahi da.

(Argazkia: www.zernola.net)