TEKNOLOGIA BERRIAK

«« Itzuli

Facebook webgunearen sortzailea Nafarroako Unibertsitatean egongo da gaur

Facebook webgunearen sortzailea Nafarroako Unibertsitatean egongo da gaur

2008/10/14

Mark Zuckerbergek, Facebook gizarte-sarearen sortzaileak, Nafarroako Unibertsitatea bisitatuko du gaur, urriak 14. 24 urteko estatubatuarra eragin handiko pertsona bihurtu da Internet munduan.

Gazte estatubatuarrak hitzaldia emango du Komunikazio Fakultateko ikasleekin. Sarrera doanekoa izango da bertako ikasleentzat; beste interesdunek, ordea, gonbidapenak eskuratu beharko dituzte.

Zuckerberg munduko laugarren webgune aktiboenaren buru da, lehenengo gizarte-sare eta argazkiak trukatzeko plataformarena, alegia. Facebookek 1,4 milioi erabiltzaile ditu Espainiako Estatuan.

Forbes aldizkariak Zuckerberg izendatu du munduko aberats gazteena. Estatubatuarrak baieztatu du negozioak arrakasta duela "denok nahi dugulako gure informazioa trukatu eta prozesu hori errazten duen tresna sortu dugulako". Enpresaburuak adierazi du bere helburua "gero eta erabiltzaile gehiago egotea eta ahalik eta informazio gehien trukatzea" dela.

(Argazkia: www.facebook.com)