«« Itzuli
Bideo joko berriak kontrolatzeko ez da botoien beharrik izango

2008/11/19
Sistema berriei esker, bideo jokoetan jokatzeko ez da beharrezkoa izango botoiei sakatzea, ahotsaren, buruaren mugimenduen eta aurpegiko keinuen bidez kontrolatuko baitira. Hala adierazi dute behintzat, Valentzian egiten ari diren Game-On 2008 kongresuan parte hartu duten nazioarteko adituek.
"Jokoak teklatuarekin edo agintearekin maneiatzea iraganeko kontu batean bihurtuko da", adierazi du bertan bildutako adituetako batek.
Bideo jokoak objektu errealak eta hauen jarrerak mundu birtualetara eramatean oinarrituko dira.
Aurpegiko keinuek, emozioek eta buruaren mugimenduek dute, beraz, garrantzia. Halere, hori lortzeko oraindik bide luzea geratzen da, teknologia garatu eta kostuak urritu behar direlako.
