«« Itzuli
Azken urteotako asmakuntzak
Barra-kodearen asmakuntza

2001/01/01
Barra-kodea da automatikoki gauzak identifikatzeko eta datuak biltzeko sistema bat. Barra-kodearen lehen patentea Joseph Woodland eta Bernard Silver asmatzaileek eregistratu zuten 1952an. 1948an Bernard Silver ikaslea zen Filadelfiako Drexel Teknologia Institutuan. Janarien merkataritza-arloko ugazaba batek eskatua zion Drexel Institutuari bilatzeko metodo bat produktuaren informazioa automatikoki irakurtzeko. Bernard Silver-ek eta Norman Joseph Woodland-ek elkarrekin lan egin zuten egitasmo horretan. Woodland-en lehen ideia argi ultramorearekiko sentikorra zen tinta erabiltzea izan zen. Prototipo bat egin zuten, baina sistema ez zen oso egonkorra eta garestiegi irteten zen euren ustez. Beste ideia bat lantzen hasi ziren. 1949an patentatu zuten "formen identifikazioaren bidezko artikuluak sailkatzeko metodoa" deitu zutena. Lehenbiziko aldiz 1966an erabili zen komertzialki barra-kodea, baina laster ohartu ziren beharrezkoa zela estandarren bat definitzea sistemarentzat. 1970ean sortu zen lehen estandarra janari-dendatako produktuak identifikatzeko kode unibertsal gisa. Gero erabilera zabaldu egin zen eta produktuak identifikatzeko estandar unibertsal bat sortu zuten.
