TEKNOLOGIA BERRIAK

«« Itzuli

Azken urteotako asmakuntzak

Nola egiten da CD bat?

Nola egiten da CD bat?

2001/01/01

CD bat, nagusiki, polikarbonatoa deritzon plastikoa injektatuz egindako pieza bat da. Fabrikatzeko garaian, ordea, plastiko horretan irtenunetxo mikroskopiko batzuk inprimatzen dira kiribil jarraitu luze-luze batean. Behin polikarbonatozko pieza gardena egin denean, honen gainean, ihinztaduraz, aluminiozko geruza mehe bat jartzen da irtenuneak estaliz. Gero, aluminioa babesteko, geruza akriliko bat ihinztatzen zaio. Karatula akrilikoaren gainean inprimatzen da.