TEKNOLOGIA BERRIAK

«« Itzuli

Azken urteotako asmakuntzak

Erantzungailu automatikoaren asmakuntza

Erantzungailu automatikoaren asmakuntza

2001/01/01

Valdemar Poulsen (1869-1942) telefoniako ingeniari daniarrak 1898an Telegraphone izeneko tresna patentatu zuen. Hau izan zen lehen tresna praktikoa soinua magentikoki grabatzeko eta erreproduzitzeko. Telefono bidezko elkarrizketak grabatzeko tresna bat zen. Hari batean grabatzen zituen soinu batek sortzen zituen eremu magnetiko aldakorrak. Hari magnetizatua erabil zitekeen gero soinua entzuteko. Willy Müller-ek 1935ean asmatu zuen munduko lehen erantzungailu automatikoa. Lehen erantzungailu automatikoak metro bateko garaiera zuen makina bat zen. Judu ortodoxoen artean oso erabilia, zapatuan telefonoa hartzea debekatua zeukatelako.