«« Itzuli
Azken urteotako asmakuntzak
Modemaren asmakuntza

2001/01/01
Lehenbiziko modemak 1950eko hamarkadan garatu ziren. AEBetako aireko defentsa-sistemak datuak transmititu beharra zeukan eta ahalegindu ziren telefono-kabletan zehar transmisioa egiten. Lehen modem komertziala ez zen iritsi 1962 arte. 300 bit/s abiadura lortzen zuen. Hurrengo ereduak 1.200 bit/s lortu zuen handik gutxira. Hurrengo hamabost urtetan abiadura handiagoak lortzeko ahalegin handiak egin ziren. 1980ko hamarkadan bazeuden 14,4 kilobit/s abiadurak lortzen zituztenak eta 1994an 28,8 kilobit/s-ra iritsi ziren. Handik gutxira berriz bikoiztu zen abiadura 56k-ko modemak lortuz.
