TEKNOLOGIA BERRIAK

Informazioaren bidaia

Interneten bidaiatzen duen informazio guztia munduko ordenagailu guztiek bidali eta jaso dezaten, protokoloak izeneko arauak sortu ziren. Protokolo horietako bat TKP/IP, Transmisiozko Kontroleko Protokoloa eta Interneteko Protokoloa da

TKP/IP, Transmisiozko Kontroleko Protokoloa eta Interneteko Protokoloaren funtzioa, informazioak bidaiatzen duen erarekin zerikusia dauka.

  • TKP-k informazioa "paketetan" banatzen du, jatorrizko ordenagailuaren barnean, ondoren xede-ordenagailuan berregiteko.
  • IP informazioa sarean zehar bideratzeko arduraduna da, ordenagailu zehatz bat identifikatuz. Zenbaki bakar eta errepikaezina da eta Interneten gure ordenagailuaren helbidea ordezkatzen du.

Postaz mezua bidaltzen denean, TKP protokoloak, mezua jasoko duen ordenagailuaren helbidea eta orden bat zehazten duten paketetan banatzen du; helbide hau IP-aren bitartez zehaztuta dago. Bere xedera heltzean, TKP-ak paketeak hartu eta berriro ordenatzen ditu, bidean zehar itsatsi ahal izan den akatsik ez dagoela egiaztatzeko.

Sistema honi esker, informazioak ez du zertan bide beretik joanik, baizik eta zatitu eta xede berera doazen bide desberdinetatik bidal daiteke. Horrek, datuak bidaltzean edo trukatzean arintasun handiagoa ekartzen du.

Helbideak Interneten

Interneten ordenagailu bakoitzak zenbaki bat dauka, IP bezala ezagutzen dena, honako hau bezalakoa: 193.127.88.345. Interneten bilatzen ditugun web orriak zerbitzari edo host batean biltegiratuak edo ostatatuak daude, IP helbide-zenbaki batez identifikaturik.

Erabiltzaileari zerbitzari hauetarako sarbidea erraztearren, DNS edo Domeinuen Izen Sistema sortu zen, eta horren bidez, jada ez zen beharrezkoa sartu nahi zen ordenagailuaren IP helbide-zenbakia gogoratzea, aski izango baitzen domeinua ezagutzea. Domeinua, ordenagailu edo host-aren izena edo IP zenbakia adierazten duen Interneteko helbidearen atala da. Adibidez, www.yahoo.es helbidean, yahoo.es era errazagoan ordezkatzen du 176.345.78.971 IP zenbakia.

Helbidearen azken atalak (.com, .org, .es, .edu, etab.) area desberdinekin erlazionaturiko Interneteko lekuak adierazten ditu (enpresak, erakundeak, herrialdeak, heziketa, etab.). Esate baterako, www.yahoo.es helbidean, .es domeinuak orrialde hau Espainiako Estatuan barne dagoela adierazten digu.

Sarbideak

Teknikoki, erabiltzaileak modema eta telefono-konexioa baino ez ditu behar Internetera sartzeko. Baina horretaz gain, sarearekin konexioa egingo dion enpresaren laguntza beharko du. Enpresa-mota hauek IZH edo Interneteko Zerbitzu Hornitzaileak deitzen dira.

Horrela, Internetekin konektatzen garenean, gure ordenagailua IZH-ko zerbitzarian sartzen da eta honek posta elektronikoa bezalako informaziorako atea irekitzen digu. IZH-ak posta elektronikoa bezalako beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen dizkigu.

Oinarrian, Interneterako bi sarbide-era daude:

  • Denboraldikoak: Internet edo IZH konexio-enpresak ematen dizkiguten haiek dira eta konektatzeko beharra daukagunean soilik erabiltzen ditugu. Ohikoenak.
  • Etengabekoak: Etengabe sareari konektatuta egon behar duten enpresa nahiz erakundeek erabilitako sarrerak izaten dira.

Gaur egun, IZH-ek publikoarentzako sarbide desberdinak eskaintzen dituzte, hala nola, denboraldiko RDSI, ADSL bezalako konexioak, haririk gabeko sistemak etab. Sarbide bat ala bestea aukeratzea, gure konexio-beharren araberakoa da.