TEKNOLOGIA BERRIAK

Ikasi eta erosi sarean

Interneten nabigatzeko, batez ere terminologia ingeles jakin bat ezagutu beharra dago, nahiz eta hitz horietako askok baduten beren kidea euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, alemanez, etab. Ezagutu beharreko termino ugari horien artean badira batzuk benetako iraultza ekarri dutenak: e-learning (interneten bidez ikasketak) eta e-commerce (merkataritza elektronikoa).

Internet bidez ikastea

E-learning termino anglosaxoi bat da, eta sarearen bidez ikastea esan nahi du. Irakaskuntzan erabiltzen da, eta posible egiten die irakasleei eta ikasleei eskolak elkarrekin jarraitzea, nahiz eta elkarrengandik milaka kilometrotara egon. Irakaskuntza-mota hau indartuz joan da mundu osoan, eta gaur egun ikastaro birtualen eskaintza anitza da. Hezkuntza formalean aitzindaria da Universitat Oberta de Cataluña, bene-benetako kanpus birtuala. Baina, hemen Euskal Herrian ere interneten bidez ikas dezakegu , Euskal Herriko Unibertsitatean, bere campus birtualean, Deustuko Unibertsitatean eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitatea (UHUN).

Merkataritza elektronikoa

Truke komertzial hau internetez egiten da, bertako produktu-eskaintza berebizikoa baita. Sareak komertzio elektronikoari aukera franko eskaintzen dizkio, b2b eta b2c formulak ezagunenak dira (business to business eta business to consumer). Lehenbizikoan, sektore bereko edo desberdineko enpresek zuzenean negoziatzen dute; bigarrenean, harreman zuzenean daude produktuak eskaintzen dituen enpresa eta bukaerako kontsumitzailea.

Gero eta konfiantza handiagoa sortzen du merkataritza-mota honek, web-zerbitzariek eskaintzan dituen segurtasun-sistemak ordainketa segurukoak baitira. Interneten ia denetik eros daiteke: hala janaria nola munduari itzulia emateko bidaia bat; jakina, kontu korronte bat ere zabal dezakegu banku birtual batean, eta handik gure eragiketa guztiak bideratu. Horrela Interneten bidez eskuratutako produktu eta zerbitzuak merkeagoak izaten dira; izan ere, transakzioa zuzenean egiten baita hornitzailearen eta bukaerako kontsumitzailearen artean.

Merkataritza elektronikoa

Gaur egun, merkataritza elektronikoak ia 28.250 milioi euro mugitzen ditu Espainian, Erosketen eta Zerbitzuen Zentralen Espainiako Erakundeak argitaratutako ikerketa baten arabera. Hala ere, hori ez da guztia, datozen bi urteetan %100 aren igotzea aurreikusi baita.

 

Gehien erosten diren produktuak

Nielsen y CommerceNETen arabera, mundu osoan sarean gehien erosten diren produktuak honakoak dira, hurrenkera honetan: diskoak eta liburuak, turismo paketeen erreserbak, elikagaiak, botikak eta edari alkoholdunak. Ikerketa horren arabera, zibernauten %20 baino gehiagok ez du ezer ere erosten sarearen bidez.