Kontinenteen artean jokoan
- LINK: Kanpo loturak (1)
Sare-jokoa esaten zaio ordenagailuko edo bideo-kontsolako bideo-joko bati, eta bertan, hainbat jokalarik hartzen dute parte aldi berean, Internetera konektaturik munduko edozein lekutik.
Prozesu hori errazteko eta jokalariak elkarrekin harremanean jartzeko joko-atariak eta zerbitzari espezializatuak daude, banda zabaleko konexioa eska dezaketenak, jokoaz bere osotasunean gozatzeko.
Joko hauek izan duten arrakastatik jaio dira nazioarteko lehiaketak -non jokalari talde profesionalak biltzen diren, publizitate-marken babesean-, edo jokalari eta internauten batzar handiak -hala nola Euskal Party -. Jokoarekin batera enpresa-mota berri bat garatu da: ziberkafe edo ziberrak, eta bertan, Internetera konektatutako ordenagailuak erabil daitezke, sarean jokatzeko nahiz edonolako kontsultak egiteko. Jokuari buruz informazio gehiago aurkituku duzu sarean jolastu atalean.
