«« Itzuli
Seguritatea Interneten
Birusak saihesteko aholku erabilgarriak
- Programak, ordenagailuak, modemak eta routerrak dakartzaten erabiltzaile-izenak eta pasahitzak aldatu.
- Birus-kontrako programa bat instalatu eta aldizka eguneratzen duzula ziurtatu.
- Suebaki bat ipini (firewall).
- Programen eta sistema eragilearen azkeneko eguneratzeak edo partxeak erabili. Gainera, sistema eragileen bertsio berrienak eguneratze-tresna automatikoak dituzte.
- Posta susmagarria edo eskatu ez duzuna ez zabaldu inoiz. Artxibo kutsatuekin ez fida, eta "aurretiko bista" funtzioari ihes egin, birusak aktibatu ditzake eta, mezua zabaldu gabe.
- Ordenagailuak interneteko atzipena badu saiatu zaitez hackerrek erabil dezaketen informazioa ez gordetzen: pasahitzak, nabigazio-ohiturak...
- Segurtasun-kopiak egin, hau da, artxiboak disketetan edo CD-tan bikoiztu.
