TEKNOLOGIA BERRIAK

«« Itzuli

Seguritatea Interneten

Aplikazio motak

  • Paketeen iragazkia: sarean sartzen den edo saretik ateratzen den informazio-pakete bakoitza aztertzen du, eta paketea onartu edo baztertu egiten du erabiltzaileak definitutako arauen arabera.
  • Aplikazioen gateway-a: zenbait aplikaziori segurtasun-mekanismoak aplikatzen dizkie, hala nola FTP zerbitzariei edota Telnet aplikazioei.
  • Zirkuitu mailako gateway-a: Segurtasun-mekanismoak aplikatzen ditu UDP (User Datagram Protocol) edo TCP (Transmission Control Protocol) konexioak ezarri eta gero.
  • Proxy zerbitzaria: saretik ateratzen eta sarean sartzen diren mezu guztiak atzitzen ditu eta sareko benetako helbideak ezkutatzen ditu.