TEKNOLOGIA BERRIAK

Interneten harremanak izateko erak

Hasieran, jende gehiena informazio bila sartzen da Interneten. Hala ere, gerora, askok eta askok chaten bidez harremanak izateko eta beste pertsona batzuk ezagutzeko, edota posta-zerrendetan nahiz foroetan parte hartzeko erabiltzen dute.

Internet sortu ondoren prozesu komunikatiboko beste ezaugarri garrantzitsu batzuk hauek dira:

  • Identitate artifizial egonkorrak. Beti ezizen (nick) bera erabiltzeak internautak izen hori interneteko identitate bezala erabiltzen duela esan nahi du, mundu "errealeko" bere identitatea ezkutatuz.
  • Hitzaren erabilera menperatzea. Ikusizko osagairik eta osagai fisikorik ez dagoenez, zibergizartean hitzak sortzen du partekatzen den mundu irudikatua. Lengoaiaren elementu eza arintzeko, hau da, keinurik eta begiradarik ez egotea, sentimenduak edo umorea adierazteko sinboloak erabiltzen dira: emotikonoak, alegia.
  • Aurrez aurreko harremanekiko antzekotasuna. Izan ere, chatetan mezuak berehala erantzuten dira eta buru-argitasuna asko estimatzen da.

Ildo horretatik, sareak era askotara eragiten die erabiltzaileei, besteak beste:

  • Ordenagailuaren pantailaren aurrean denbora gehiegi egonez gero, pertsona gero eta gehiago bakartzen da, eta beste pertsona batzuekiko aurrez aurreko harremanak alboratu egiten dira.
  • Interneten bidez harreman gehiago hasten badira, gizarte-harremanen taldea handiagotzeko modua izan daiteke.
  • Talde birtualetako kide batzuek bizitza errealean baino lotsa gutxiagorekin jokatzen dute.
  • Eztabaida eta lan-taldeetan, altruismoa eta ezagutza eta esperientziak trukatzea errazagoa da.

Internet: gizarte-esparru gisa

Argi dago Internetek gizarte-dimentsio handia duela. Izan ere, beste era batera ezagutzen zailak izango liratekeen pertsonekin ezagutzak eta esperientziak trukatzea ahalbidetzen du. Norberaren ezagutzak eztabaida-guneetan hedatzeak, parte hartzaile bakoitza aberastea dakar, eta, horren ondorioz, talde guztia aberastea.

Hori frogatzeko behar adina ikerketa egon ez arren, badirudi irudimena asko areagotzen dela Interneten, beste elkarrekintza batzuetan baino gehiago.

Era berean, ikerketa batzuen arabera, badirudi pertsona barnerakoiak hobeto egokitzen direla ordenagailuaren bidezko komunikaziora, nahiago izaten baitute ekintzak bakarrik egitea jendaurrean egitea baino.

Internetek, gizarte esparru bezala dituen beste abantaila batzuk:

  • Sentimenduak eta ideiak adierazteko eta trukatzeko era da, eta fisikoarengatik batzuetan ezartzen diren oztoporik gabe.
  • Munduko edozein tokitako jendea ezagutzeko bidea da.
  • Beste ikuspuntu eta iritzi batzuk ezagutzeko bidea izan daiteke.
  • Beste nortasun batzuk hartzeko aukera ematen du, eta horrek, ongi neurtuta, norberaren nortasunaren alderdi batzuetan sakontzea ekar dezake.

Interneteko idazkera

Sarean, idatzitako orriei dagozkien pantailatan jartzen da informazioa. Hizkuntza zuzenagoa eta zehatzagoa erabiltzeko joera dago, jendeak, oro har, mezu motzagoak eta laburtuagoak irakurtzea nahiago duelako.

Hizkuntza propio bezala, Internetek emotikonoak ditu. Ortografia ikurrak dira, eta sentimenduak adierazteko balio dute. Arlo honetan Internetek egin duen beste ekarpen bat link-ak edo estekak dira. Klik besterik egin gabe orri batetik bestera joan zaitezke informazio osagarrietara iritsi ahal izateko.

 

Erabiltzaile kopurua

Global Reach-en arabera, mundu osoko 513 milioi pertsona baino gehiagok dute sarerako sarbidea. Hortik, 180 milioi estatubatuarrak dira, 154 milioi, europarrak eta 143 milioi, asiarrak. Rankingaren beste muturrean Afrika dago, lau milioi zibernautarekin soilik.

 

Segurtasun informatikoa

Estatu espainarra segurtasun informatiko gutxien duenetariko bat da. Galiziako Santiagoko Unibertsitateko Elektronika eta Konputazio Sailaren ikerketa baten arabera, Espainiako enpresek beren aurrekontuko %0,1 esleitzen dute segurtasunaren arlorako. Aldiz, atzerriko enpresa handi batzuek %5 ere inbertitzen dute (50 aldiz gehiago) sare informatikoen segurtasunean.

Datu hori oso kezkagarria da. Izan ere, 1999. urtean, birusek mundu osoan sortutako kostu ekonomikoak 13.220 milioi eurozkoak izan ziren.