TEKNOLOGIA BERRIAK

«« Itzuli

Euskadi on-line

Konekta Zaitez programa

 

Konekta Zaitez programa, "Euskadi Informazio Gizartean" planaren barruan bildua dago eta teknologia berriek eskaintzen dituzten baliabideen erabilpena sustatzea du helburu nagusi. Programa lau ataletan sailkatzen da, helburu zehatzak dituztelarik.

  • Konekta Zaitez (KZ) Mikroenpresak programaren helburua, hain zuzen, enpresa txikiek Internet, posta elektronikoa, web orrialdea eta merkataritza elektronikoa eduki eta horien erabilera sustatzea da.
  • Konekta Zaitez Lankidetza programa, berriz, Informazio eta Komunikazioen Teknologia Berriak (IKTak) asoziazioetan, trakzio-enpresetan eta beren hornitzaileetan sartzeaz arduratzen da, ekimen hau bestelako enpresek eredutzat har dezaten.
  • KZGunea ez da programa zehatz bat, baizik eta hiritarrari posta elektroniko bidezko mezuak bidaltzen edo saretik nabigatzen lagunduko dioten ordenadoreez eta tutoreez osatutako zenbait zentroren izena. Horrez gain, IKTetatik urrunago egon daitezkeen erretiratuak edo etxekoandreak bezalako gizarteko sektoreei ikastaroak eskaintzen dizkie. 21.000 euskaldun baino gehiagok teknologia berrien inguruko heziketa jaso dute honelako zentroetan.
  • KZLaguntza erabiltzailearentzako arreta-zerbitzua da, eta erabiltzaileak ordenadorearekin izan ditzakeen arazoak konpontzen edo erabilpen hobea lortzen laguntzen dio.