«« Itzuli
Etxeko zinema
Soinu inguratzailearen formatuak
Audio/video hargailuak bideoko seinaleetan kodetuta datorkion soinu inguratzaileari buruzko informazioa deskodetzen du eta bozgorailu bakoitzari dagokion seinalea bidaltzen dio.
Soinua kodetzeko hainbat formatu daude, beraz garrantzizkoa da jakitea hargailuak zer formatu deskode ditzakeen. Hona formatuok:
Dolby Surround Sound®/Do It Yourself. Hauxe da denetan sinpleena. Estereo seinale arrunta hiru kanaletan banatzen du: ezkerrekoa, atzekoa eta eskuinekoa. Gehienetan atzean bi bozgorailu jartzen dira kanal bera erreproduzituz.
Dolby Pro Logic® Bost bozgorailu erabiltzen ditu lau kanalentzat. Nahikoa sinplea da hau ere. Aurrean hiru kanal banatzen ditu ezkerreko, erdiko eta eskuineko bozgorailuetara. Atzean bi bozgorailu izaten ditu, baina kanal berarentzat. Telebistako emisio askok eta DVD gehienek hauxe erabiltzen dute. Sistema honek hobekuntzak izan ditu Dolby Prologic II eta IIx izenez ezagutzen diren sistemetan.
Dolby Digital®. Sistema honek Pro Logic-en aldean duen abantaila da atzean bi kanal dituela eta maiztasun apalak hobetzeko beste bozgorailu bat. Horregatik 5.1 dela esaten da, 5 kanal eta efektuen kanala dituelako. Atzealdeko ezker eta eskuin bozgorailuak ikuslearen parean jartzen dira. Beste abantaila bat transmititzen den seinalearen izaera digitala izatea da. Honek soinu garbiagoa ematen du.
Dolby Digital EX® Formatu hau aurrekoaren oso antzekoa da, baina sei soinu-kanal erabiltzen ditu. Seigarren bozgorailua ikuslearen atzean jartzen da. Honek aurreko erdiko bozgorailuaren eginkizun berbera betetzen du.
Digital Theater Sound® (DTS). Zinema-aretoetan erabiltzen denean oinarritua da. Dolby Digitala baino hobexeagoa da, seinalea gutxiago konprimatzen duelako, baina diferentzia antzematea ez da erraza.

Soinu inguratzailearen hargailua.
