Zinea
Erreportajeak
Eastwood, Soderbergh eta Wenders Cannesko Urrezko Palma lortzearren lehiatuko dira
Datorren maiatzaren 14tik aurrera egingo den Cannesko Zinemaldiaren 61. edizioan Woody Allen, Clint Eastwood, Steven Spielberg edota Walter Salles bezalako zazpigarren arteko nazioarteko izarrek esku hartuko dute, baina baita talentu berriek ere, eta horien artean nabarmena da geroz eta handiagoa den parte-hartze latinoamerikarra.
Erreportaje didaktikoak
Andrei Tarkovsky, denboraren eskultorea (I)
Andrei Tarkovsky zinema zuzendari, aktore eta idazle errusiar bat izan zen, Sergei Eisensteinekin batera zinema sobietarreko garrantzitsuenetakoa eta besteengan eragin handiena sortu zuena. Zinearen historiako zuzendari handienetakoa izan zenak gaztetatik lortu zuen arrakasta, nahiz eta 54 urte besterik ez zituela hil zen, biriketako minbiziaren ondorioz.
Bazenekien..
Indiana Jones Kristalezko Burezur faltsu baten bila doala
Aste gutxi falta dira Canneseko Zine Jaialdia has dadin eta Indiana Jones y el Reino de la Calavera de Cristal filmaren premierra izateko; sagaren laugarren emanaldia izango da hau. Adituek adierazi dutenez, pelikulan ageri den erlikia, Azteken Inperioaren garaikoa zela uste zena, zinez XIX. mendean sortutako faltsifikazio bat da. Desakordioaren burezurrak (11 zentimetro ditu eta 2.5 kilo pisatzen ditu), botere esoterikoak zituela esaten zuten, baita jatorri aztekarra zuela ere. Hala ere, Britainiar Museoko eta Washingtoneko Smithsonian Institutuko ikertzaileek 1867 eta 1886 bitartean sortu zela aurkitu dute, eta kristala leundu egin ziotela; eta hau erabat ezinezkoa da kultura honetako erlikia bat izango balitz. "Kristalezko Burezurraren" iruzurra 1875ean gertatu ahal izan zela uste da, Alphonse Pinard arkeologo eta bildumagileak sosik gabe geratu zenean eta espedizio berri batentzat diru-sarrerak bilatzen aritu zenean.
Zinema - Hiztegia
- Flashforward: Denboraren ardatzean aurrerago kokatzen den gertaera bat dagokiona baino lehen erakustea.
Agenda
- Begibistan jaialdiaren II. edizioa Amurrion
2008/05/19-tik 2008/05/25ra - Canneseko Jaialdiaren 61. edizioa
2008/05/14-tik 2008/05/25ra - Bilboko Zinema Fantastikoaren XIV. Jaialdia
2008/05/08-tik 2008/05/16ra



