ZINEA

«« Itzuli

El diablo se viste de Prada, Meryl Streep protagonista duen komedia

<em>El diablo se viste de Prada</em>, Meryl Streep protagonista duen komedia

2006/10/06

Gaur iritsiko da gure zinema-aretoetara El diablo viste de Prada pelikula estatubatuarra. David Frankelek zuzendu du komedia dramatiko hau.

Lauren Weisbergerren eleberrian oinarrituta idatzi du gidoia Aline Brosh McKeenak, eta aktore nagusiak Meryl Streep eta Anne Hathaway dira.

Miranda Priestly New Yorkeko moda-aldizkari garrantzitsuenaren editore famatuaren laguntzaile pertsonala da Andrea. Askok miretsi eta maite dute Miranda modaren munduan; berak zehazten du hurrengo denboraldian zer janzkera eramango den. Andreak, baina, gorroto du, lanean estuegi hartzen baitu. Arropa garesti eta esklusiboek estaltzen duen deabrutzat ikusten du Andreak bere nagusia.