ZINEA

««Itzuli

Bingai, Feng Yanen filmak eskuratu du Ikuspuntu Sari Nagusia

<em>Bingai</em>, Feng Yanen filmak eskuratu du Ikuspuntu Sari Nagusia

2008/02/25

Bingai Feng Yan zuzendariaren lan txinatarrak irabazi du Ikuspuntu Saria (10.000 euro).

Zuzendari Onenari Jean Vigo saria (5.000 euro), berriz, Ger Dear Old House Tatsuya Yamamoto zinemagilearen filmarentzat izan da. Halaber, 52 Percent, Rafal Skalskiren lanak film labur onenaren saria (3.500 euro) eskuratu du. Bestalde, Publikoaren Sari Berezia (2.500 €) Stuart Urbanen Tovarisch, I am not Dead filmarentzat izan da.

Bukatzeko, Must Read after my Death Morgan Dewsen lanak eta A Story of People in War and Peace Vardan Hovhannisyanenak aipamen bereziak (1.000 €) jaso dituzte.

Bingai filmak "emakumearen erretratu indartsu baten bidez, nekazari txinatarrek bizitako giza drama erakustsi du. Hiru Eztarrien Uharka eraikitzen ari direla, hainbat nekazari txinatarrek alde egin behar dute euren lurraldeetatik derrigorrez" azaldu du jaialdiko epaimahiak.