ZINEA

«« Itzuli

El Orfanato eta REC Europako Zinema Akademiaren 2008ko Publikoaren sarirako proposatu dituzte

<em>El Orfanato</em> eta <em>REC</em> Europako Zinema Akademiaren 2008ko Publikoaren sarirako proposatu dituzte

2008/09/01

Europako Zinema Akademiaren 2008ko Publikoaren sarirako hautagai dira Juan Antonio Bayonaren El Orfanato eta Jaume Balagueró eta Paco Plazaren REC filmak. Urtero, Europako ikusleek kontinentean egindako lanetatik, euren iritziz, onena zein den erabakitzen dute.

Gainera, sari horrek pelikulak ikusleari zuzenduak daudela azpimarratu nahi du. Horregatik, publikoak izango du oraingoan ere garailea hautatzeko aukera eta, horretarako, gaurtik eta urriaren 31ra arte, www.peoplechoiceaward.org webgunean ahal izango dute botoa eman.

Bayona, Balaguero eta Plazaren filmez gain, beste hainbatek ere lortu dute aurten Europako zinemaren sarietarako izendapena. Horien artean Peter Flinthen Arn: The Knight Templar, Joe Wrighten Atonement, Nic Balthazaren Ben X, Dany Boonen Welcome to the Sticks, Dennis Ganselen The Wave, Claude Berriren Ensemble, c'est tout, David Yatesen Harry Potter and the Order of the Phoenix, Til Schweigerren Keinohrhasen, Sergei Bodroven Mongol, eta Ferzan Ozpeteken Saturno contro lanak daude.

Aurreko urteetako irabazleen artean, berriz, Pedro Almodovar, Roberto Benigni, Jean Pierre Jeunet, Peter Cataneo eta Wolfgang Becker zuzendariak daude, Hable con ella, La vida es bella, Amelie, Full Monty eta Good bye, Lenin! pelikulekin, hurrenez hurren.

(Argazkia: http://www.labutaca.net)