ZINEA

«« Itzuli

Paul Thomas Andersonek Fibresci sari nagusia jasoko du Zinemaldian

Paul Thomas Andersonek Fibresci sari nagusia jasoko du Zinemaldian

2008/09/02

Paul Thomas Anderson zuzendariak Fipresci sari nagusia jasoko du Donostia Zinemaldian, nazioarteko kritikak There Will Be Blood (2007) urteko filmik onena dela ebatzi baitu.

Boogie Nights (1997), Magnolia (1999) eta Punch-Drunk Love (2002) filmen zuzendariak Zinemaldiaren hasierako ekitaldian jasoko du saria, irailaren 18an, Kursaaleko Auditoriumean.

Oscar sarietara bost aldiz izendatua izan den Paul Thomas Andersonek 2000. urtean ere Fipresci sari nagusia jaso zuen Magnolia filmari esker. Azken urteetan, besteak beste, Unri Bilge Ceylan, Jean-Luc Godard, Kim Ki-Duk, Pedro Almodovar eta Cristian Mungiu zuzendariek jaso dute saria, Uzak (2002), Notre musique (2004), Hierro 3 (2004), Volver (2006) eta 4 meses, 3 semanas, 2 días (2007) lanei esker, hurrenez hurren.

There Will Be Blood filmak zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza irabazi du aurten Berlineko zinemaldian, baita bi Oscar ere (Daniel Day Lewis aktore protagonistarentzat eta Robert Elswitentzat, argazki onenagatik) zortzi izendapenen artean, film onena, zuzendari onena eta gidoi egokitu onenarenak barne. Film horren proiekzio berezia egingo da Victoria Eugenia antzokian.

(Argazkia: www.sansebastianfestival.com)