«« Itzuli
Diane Krugerrek Tarantinoren Inglorious bastards filmean parte hartuko du

2008/09/03
Quentin Tarantino bere hurrengo pelikularako (Inglorious bastards) izarrak pilatzen dabil. Brad Pitt izango da Bigarren Mundu Gerran girotutako film horretako protagonista, Mike Meyersek Britainia Handiko jeneral baten papera egingo du. Horiez gain, Hostel saga zuzendu zuen Eli Roth zuzendariak ere pelikulan parte hartuko du.
Azken orduko fitxaketei dagokienez, Diane Krugerren izena da ezagutzera eman den berriena. Hain zuzen ere, Bridget Von Hammersmark aktorea hezurmamituko du honek; hasiera batean, paper hau Nastassja Kinski aktore alemaniarrarentzat zen. Bestalde, hainbat iturriren arabera, baliteke Christoph Waltz eta Paul Rust aktoreek ere pelikulan parte hartzea.
Tarantinoren azken pelikularen filmazioa datorren urriaren 13an hasiko da, eta 2009ko udan estreinatuko dela aurreikusita dago.
(Argazkia: www.cine365.com)
