ZINEA

«« Itzuli

Zinemaldiak "Made in Spain" eta "Zinema Eraikitzen" sailak aurkeztu ditu

Zinemaldiak

2008/09/03

Irailaren 18tik 27ra ospatuko den Donostia Zinemaldiak beste bi sail hartuko ditu bere baitan 56. edizio honetan.

"Made in Spain" atalak urtean zehar egin eta estreinatu diren egile espainiarren lanik interesgarrienen panoramika egingo du. Hortaz, hamabost film eskainiko ditu, baita Espainiako Estatuan estreinatu gabeko beste lau lan ere: La mala, Pas a nivell, El cant dels ocells eta El brau blau.

Sail honek denboraldiko lan arrakastatsuenetariko batzuk izango ditu, besteak beste, J.A. Bayonaren El orfanato, Jaume Balagueroren eta Paco Plazaren REC eta Alex de la Iglesiasen Los crímenes de Oxford. Horrez gain, publiko espezializatuago batentzat egindako egile lanak ere izango ditu, kasu batzuetan hainbat zinema jaialditan arrakastaz aurkeztu direnak. Horien artean, Lo mejor de mí, 3 días, 3:19, La zona eta La mala dira aipatzekoak.

Bestalde, "Zinema Eraikitzen" sailaren XIV. edizioan, Argentinan, Txilen, Mexikon eta Nikaraguan, beste herrialde batzuekin lankidetzan, ekoitzitako sei filmek hartuko dute parte.

Sail hori irailaren 23 eta 24an egingo da, eta bertara 64 lan aurkeztuko dira. Horietako hamahiru herrialdeen arteko koprodukzioak dira eta hamabi, berriz, aurreko deialdietan parte hartu dutenak. Hautatutako lanak Carlos Serrano Azconaren El árbol (Mexiko), Santiago Lozaren Ártico (Argentina), Cristian Jimenezen Ilusiones ópticas (Txile-Portugal-Frantzia), Sebastian Silvaren La nana (Txile), Rigoberto Perezcanoren Norteado (Mexiko) eta Florencia Jaugeyren La Yuma (Nikaragua-Mexiko) dira.

"Zinema Eraikitzen" atalak hiru sari emango ditu: Industriaren Zinema Eraikitzen saria, TVE saria eta Zinema Latinoamerikarraren Postprodukziorako Laguntzan dantzan Casa de America saria. Horrez gain, hautatutako filmek nazioartean zabalduko dira Institutuko Cervantesen mundu mailako sarearen bitartez.

(Argazkiak: www.sansebastianfestival.com)