«« Itzuli
Ché, el argentino asteburuko estreinaldien artean

2008/09/05
Steven Soderberghek zuzendu eta Benicio del Torok protagonizatu duen Ché, el argentino filmak Ernesto Guevara gaztearen ibilbidea kontatzen du, mediku lanetan hasi eta Kubako iraultzaren buru eta heroi bihurtu zen arte. Guevarak Fidel Castrorekin egingo du topo eta biek, euren indarrak batuz, Batistaren erregimena botako dute.
Aktore puertorricarraz gain, pelikulan beste hainbat antzezle ezagun eta ezezagunek hartu dute parte, Unax Ugalde gasteiztarrak, besteak beste. Mexikon, Espainian, Puerto Ricon eta AEBetan egin zen filmaketa, eta ekoizpena asko zaindu zen.
Ostiral honetan, irailaren 5ean, filmaren lehenengo zatia, Ché, el argentino, estreinatuko da; bigarrena (Guerrilla), berriz, hurrengo urtean helduko da zinema-aretoetara. Del Torok aktore onenaren saria jaso zuen Canneseko Zinemaldian paper honegatik.
Horrez gain, asteburu honetan ere El espíritu del Bosque animaziozko filma; James Mangolden El tren de las 3:10, Russel Crowe eta Christian Bale aktoreekin; Antonio del Realean La conjura de El Escorial, Jason Isaacs, Julia Ormond, Jürgen Prochnow eta Jordi Molla aktoreek protagonizatua; Eric Brevigen Viaje al centro de la tierra, Brendan Fraserekin; La isla de Nim, Abigail Breslin eta Jodie Foster aktoreekin; Costas Kapakas zuzendariaren Uranya; eta Angel Amigo gipuzkoarraren Palabras que vienen del mar estreinatuko dira.
(Argazkia: www.cheelargentino.com)
