««Itzuli
Bazenekien...
Papá ó 36 mil juicios de un mismo suceso pelikulak hiru milioi bertsio dituela
2007/12/07
Egileen esantean Papá ó 36 mil juicios de un mismo suceso pelikula txiletarrak hiru milioi bertsio desberdin eskaini ditzake. Hasten den bakoitzean pelikulak bertsio desberdin bat aurkezten du. Hiru bertsio desberdinetan errodatu zuten filma eta bakoitza hainbat zatitan banatua dago, gainera, ingeniari batek DVDan doan softwarea sortu zuen. Istorioaren zati bakoitza aleatorioki eraikitzen du software horrek, oinarrizko hiru bertsioetako batetik hasita. Horri esker, egileen esanetan, gidoiak duen ordena ez da galtzen. Pelikulan kontatzen den istorioaren oinarria unibertsitateko irakasle baten eta ikasle baten arteko maitasun-harremana da.
